Bachiller y ciclos formativos eu - aizkorriaratzparkea
Eduki publikatzailea

Batxilergoko eta Heziketa zikloak
“Aizkorri-Aratz parke naturala ezagutu!” programa
Azalpen laburra: Erakusketaren, jolasen, ikusentzunezkoen eta antzerkiaren bitartez, Aizkorri-Aratz ingurua parke naturala izendatzea eragin duen balioak zabalduko dira, baita Parke Naturalean dauden zuhaitz eta animalia espezie ohikoenak ezagutu ere.
Iraupena: 2 ordu
“Iturburura goaz!” programa
Azalpen laburra: Zirauntza iturburuko bidezidorran abiatuko gara. Bertan, energia-baliabideei, uraren garrantziari eta basoen kudeaketari buruzko kontzeptukoak landuko ditugu. Ibilbidean zehar, jokuen bidez, era interaktiboan, biodibertsitatearen inguruko hainbat kontzeptu garatuko dira, baita baliabideen eta industriaren arteko erlazioa, Ajuria-Urigoitiako fundiziora gerturatuz
Iraupena: 3 ordu eta 30 minutu
‘Ura, energia eta industria ondarea’ programa
Azalpen laburra: Maketak eta informazio-euskarriak erabiliz, ikasleak Parke Naturalaren balio nagusiak ezagutzeko aukera izango du. Besteak beste, baliabide naturaletan eta, bereziki, uraren garrantziaz. Zentral hidroelektrikoaren funtzionamendua azalduko da. Power point baten bidez, industria-ondareari buruzko gaian sartuko gara, eta, ondoren, ibilbide bat egingo dugu industria-jarduerak eragindako paisaiaren eraldaketa ikustearren. Ibilbidean egingo diren jardueren bidez, ingurunearekin harreman zuzenagoa lortuko da, hobeto ezagutzeko eta ulertzeko, zeren Parte-hartze aktiboarekin gure ikaskuntza era eraginkorragoan egiten da.
Iraupena: 4 ordu
