Camino de Santiago. Zegama-Salvatierra eu - aizkorriaratzparkea
Eduki publikatzailea
Done Jakue bidea
Zegama-Agurain
Zegamako herrigunetik abiatuko gara, Aizkorri-Aratzeko parke naturalean barrena. Garai bateko bidaiariek igarobide zailtzat eta arriskutsutzat zuten beren kroniketan, bidelapurrez beteriko eremua baitzen. Gaur egungo erromesentzat, aldiz, askoz ere bide irisgarriagoa da, baina sasoiz egon beharko dute etapa polit honen desnibelari aurre egiteko
0 km: ZEGAMA
Zegamako herrigunetik abiatuko gara, Aizkorri-Aratzeko parke naturalean barrena. Garai bateko bidaiariek igarobide zailtzat eta arriskutsutzat zuten beren kroniketan, bidelapurrez beteriko eremua baitzen. Gaur egungo erromesentzat, aldiz, askoz ere bide irisgarriagoa da, baina sasoiz egon beharko dute etapa polit honen desnibelari aurre egiteko.
7,8 km: SAN ADRIAN
Erromesen ospitale zaharra izan zen Espiritu Santuaren baseliza igarota, antzinako galtzada San Adriango tunel ospetsuan sartzen da. Gune hori historiaurretik populaturik egon da, eta Erdi Aroan Nafarroako Erresumako gaztelu bat aurkitu zuten bertan. Gaur egun, tunelaren barruan dagoen baseliza eraiki berria da, Erdi Aroaren egon zen baselizaren leku berean.
Tunela zeharkatu ondoren, galtzada pagadi handi batera iristen da. Adi ibiltzea komeni da, Ezkaratzako iturria oharkabean ez geratzeko. Iturri hori bidearen ezkerraldean dago, eta udan ere urez hornitzeko aukera emango digu.
9 km: PORTUZARRA
Portuzarra edo Alto de
Zalduondora iritsi baino lehentxeago, Aistrako San Julian eta Santa Basilisa baseliza erromanikoa aurkituko dugu ezkerrean. Baseliza horri datxekion nekropolian egindako lan arkeologiko batzuetan, erromes baten gorpua aurkitu zuten; erromes maskorra zeraman soinean eta horrek esan nahi du Santiagotik bueltan zetorrela.
16,3 km: ZALDUONDO
Zalduondon, Lazarraga-Ametzaga jauregian dagoen museoak bertako kultura eta historiaren erakusketa eskaintzen digu.
Errepidetik jarraitu behar da, arreta handiz, hegoalderantz. Ordoñanako etxeetara iritsi aurretik, gure eskuinera, San Millan baseliza geratzen da. Errepidetik jarraituz, San Lazaro ospitale zaharrak ongietorria egingo digu Aguraingo hiribildura.
DATUAK
Denbora
6 h.
Malda
895 m.
Iraupena
22 km.