Eduki publikatzailea

Camino Ignaciano. Aranzazu-Araia

Inaziotar bidea.

Arantzazu-Araia

Etapa hori Arantzazuko santutegian hasten da, eta Aizkorri-Aratzeko parke naturaletik barrena igarotzen da ia osorik. Gipuzkoako eta Arabako lurretatik zehar doazen ibilbide ugarik zeharkatzen dute eremu hori eta, beraz, ibilbide laburreko eta luzeko bidezidorrak eta tokiko bidezidorrak aurkituko ditugu gure ibilbidean.

camino ignaciano

0 km: ARANTZAZU

Etapa hori Arantzazuko santutegian hasten da, eta Aizkorri-Aratzeko parke naturaletik barrena igarotzen da ia osorik. Gipuzkoako eta Arabako lurretatik zehar doazen ibilbide ugarik zeharkatzen dute eremu hori eta, beraz, ibilbide laburreko eta luzeko bidezidorrak eta tokiko bidezidorrak aurkituko ditugu gure ibilbidean.

Santutegitik Aizkorrira igotzeko ohiko ibilbidetik abiatuko gara, GR 121etik, Gipuzkoako Itzulia, GR 282tik, Artzaintzaren Bidea eta GR 283tik, Gaztaren Ibilbidea, Erroiti izeneko iturriaren ondotik igaro eta pagadi trinkoen artetik igoko gara Urbiara iritsi arte.

4,6 km: URBIA

Urbiako zelaietatik, hau da, baseliza eta ostatua dauden tokitik, Aizkorriko mendigunearen irudia ikusiko dugu gure ezkerrean, eta haren paraleloan jarraituko dugu bidetik, Aizkorriko estazio megalitikoa osatzen duten tumulu eta trikuharri batzuetara hurbildu arte. Pagadi batean sartuko gara eta, laster, GR 12rekin bat egingo dugu, host Euskal Herriko Zidorrarekin. Pagoen gerizpean eta malda txikiko bide erosoetatik barrena, Portuzarraraino iritsiko gara.

10 km: PORTUZARRA

 

Alto de la Horca ere deritzon toki estrategiko honetan, Barrualdeko Done Jakue bidearekin topo egingo dugu, San Adrianetik Agurainera doan tartean, eta orain arte bidelagun izan ditugun ibilbide handiko bidezidorrei agur esango diegu. Aurrerantzean, PR-A 3012 bidearekin bat egingo dugu eta, Aratz mendiaren magaletik barrena, behera egingo dugu San Migel mendiaren oineraino.

 

14,3 km. SAN MIGEL

Aurrerago, GR 25 ibilbideari, Arabako Lautadako Itzuliari, lotuko gatzaizkio, eta handik gutxira Ajuriako fabrikara iritsiko gara. Ajuriako siderurgia enpresa zaharra inguru horretako garapenaren eragile nagusietako bat izan zen. Minutu gutxi batzuetan, Araiako herrigunera iritsiko gara eta San Pedro elizaren ondoan etapa amaitutzat emango dugu.

DATUAK

Zailtasun ertain txikia
Denbora

  5 h. 50 min.

Malda

  772 m.

Iraupena

   16,5 km.

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Done Jakue bidea

Zegama-Agurain

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Durruma - Zalduondo

GR 25 - 3. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Galarreta eta Zalduondoko ehunka urtetako haritzak

Ikusi gehiago