casa del parque eu - aizkorriaratzparkea
Eduki publikatzailea
Ezagutu parketxea
Aizkorri-Aratzeko parke naturalak 3 parketxe ditu, 2 Gipuzkoan eta 1 Araban. Araban, Araia herrian dago parketxea edo Mitxarro Museoaren Etxea. Sarrera nagusia A-1 errepidea da, 385 irteera hartuta A-3010 errepiderantz. Parketxea herriaren iparraldean dago, Intutxi kalearen amaieran. Eraikina, zaharberritutako zentral hidroelektriko zaharra da eta erraz identifika daiteke; inguruan aparkaleku txikia dago.
Interpretazio erakusketa
Parketxean, interpretazio erakusketa bat du ikusgai jendeak. Beheko solairuak parke naturalari eskaintzen dio erakusketa, irudi mosaikoen bidez; ibilaldi bat egiten da naturan eta kulturan barrena. Natura gunearen maketa bat du, interpretazio geografikoa errazten duena. Goiko aldea muxar grisari eskainia dago, zeina baita inguruko tradizioetara oso errotuta dagoen ugaztun txiki bat. Eraikinaren ezkerraldean, zentral hidroelektriko zaharra dago, gaur egun zaharberritua eta funtzionatzen, eta eskola kanpainaren interpretazio edukiaren zati gisa erabiltzen da.
Hainbat bideo daude bisitariaren eskura, eta eskola kanpainan edo bisita gidatuan ikus daitezke normalean. Goiko solairuan, muxar grisari buruzko ikus-entzunezko bat ikus daiteke, publikoak hala eskatzen duenean.
Esparruko arauak
- Natura guneko langileen jarraibideak bete behar dira uneoro, eta horrelako tokietara bisita egiteko gutxieneko kortesia arauak bete behar dira.
- Parketxearen barruan ezin da arineketan egin, oihu egin, jan eta edan.
- Ezin da ezer lurrera bota, ez barruan ez kanpoan. Horretarako, zaborrontziak eta edukiontziak daude.
- Debekatuta dago erretzea esparru guztian.
- Erakusketetako elementuak eta altzariak kontuz erabili behar dira, eta ezin daitezke lekuz aldatu.
- 8 urtetik beherakoak heldu batekin joan behar dira.
- Errespetatu gela bakoitzeko gehienezko lekuak.
Piknika eta barbakoak
JENDAURREKO ARRETA
Ordutegia
Neguan (urritik martxora):
- Asteartetik ostiralera, 9:00-15:00
- Larunbat, igande eta jaiegunetan, 10:00-14:30 eta 15:30-17:30
Udan (apiriletik irailera):
- Asteartetik igandera, 10:00-14:30 eta 16:00-19:00