Eduki publikatzailea

Hegaztien kontzertua

 

Jarduera parketxearen inguruko hegaztien kantak identifikatzean datza. Eguneko lehen orduetan izaten dute jarduera handiena hegaztiek, eta orduan antzematen dira gehien kantuak. Aurkezpen labur batekin, gure inguruko hegazti-kanturik ohikoenak entzungo dira, eta, ondoren, ibilbide gidatu batean, kantak identifikatzen saiatuko gara.

Haur zein helduei zuzendutako ingurumen heziketa eta sentsibilizazio tailerra da. Adingabeek arduradun bat izan beharko dute gutxienez.

 

Gidaria: Paco Zufiaur

 


 

Ibilbidea ez dago egokituta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat.

Data
Maiatzak 3
Ordutegia
9:30h-12:30h
Lekua
Aizkorri-Aratzeko Parke Naturala

Hizkuntza
Elebiduna
Nori zuzendua
Publiko guztiak