donde estamos eu - aizkorriaratzparkea
Eduki publikatzailea
Non gaude?
Nola heldu autoan Arabako aldera
Arabako lurraldean, Aizkorri-Aratz Arabako lautadaren ipar-ekialdeko muturrean dago. Parkearen hegoaldeko isurialdeko herrietara iristeko, A-1 errepidetik etor daiteke, Iruñerako noranzkoan eta 385 irteeran aterata, herrietara joan daiteke A-3012 errepidetik zehar. A-3012 errepidetik ere joan daiteke zuzenean, azkenera N-104 errepidetik helduta.
Nola heldu autoan Gipuzkoako aldera
Gipuzkoan, Aizkorri-Aratz lurraldearen hegoaldean dago. Parkearen iparraldeko isurialdeko herrietara AP-1 autobidea edo A-1 errepidea erabiliz irits daiteke. Herri horietako askok, Zegamak kasu, bide nagusiekiko komunikazio zuzena dute. Beste kasu batzuetan, GI-2630 errepidean dagoen bidegurutzetik joango gara eremu babestuaren beste sarbide batzuetara heltzeko.
Nola heldu garraio publikoan Arabako aldera
Arabako Foru Aldundiak, Azpiegitura eta Mugikortasun Sailaren bidez, herri arteko garraio sare berria abian jarri du: ordutegi eta ibilbide berriak ditu, ibilgailu irisgarriak, BAT txartelarekin ordaintzeko aukera, eta ibilbide optimizatuak, bai Araban eta bai Gasteizen; helburua da pertsonen mugikortasuna hobetzea, garraio publiko bizkorrago, erosoago eta irisgarriagoa lortzeko.
Eskualdeko garraio zerbitzuak Arabako hiriburua eta lurraldeko beste herri batzuk Zalduondo, Araia eta Galarretarekin lotzen ditu, Alavabusen bidez edo 945 182 060 telefonoaren bidez.
Info gehiago: http://www.araba.eus/alavabus/
Nola heldu garraio publikoan Gipuzkoako aldera
Lurraldebus Gipuzkoako Foru Aldundiaren autobus bidezko herri arteko garraio publikoaren zerbitzua da, Gipuzkoako lurralde osoa elkarren artean eta Euskadiko hiru hiriburuekin lotzen duena, Gipuzkoako herritarren gizarte kohesioa, lurralde oreka eta mugikortasun iraunkorra bultzatzeko helburuarekin. Zegama, Legazpi, Oñati, Eskoriatza eta Leintz-Gatzagara joateko linea erregularreko autobusak ditu.
Info gehiago: http://www.araba.eus/alavabus/
900300340
Nola heldu bizikletaz
Arabako Lautadako ibilbide zikloturista handitik barrena, Arabako hiriburutik Galarreta, Zalduondo eta Araia herrietaraino hel daiteke. Onena da ibilbidea bizpahiru egunetan egitea,
etapak zikloturista bakoitzaren gaitasunen arabera egokituta. Zenbait herri, kasurako Araia, geraleku ezin hobeak dira bidaian, zerbitzuak eta lo egiteko lekua daudelako bertan. Gainera, ibilbidearen zati bat trenez egin daiteke, eta horrek aukera emango digu ibilbidera itzultzeko edo beste leku batetik azkar eta eroso sartzeko.
Bizikleta elektrikoak ondoko lekuetan aloka daitezke:
- ATARIA. Natura Ezagutzeko Zentroa. Tel. 945 254 729. E. ataria@vitoria-gasteiz.org
- Argibide gehiago: https://turismo.euskadi.eus/es/rutas/gran-ruta-cicloturista-por-llanada-alavesa/aa30-12379/es/
- Baliabideak Liburuxka Euskadi en bicicleta.
Nola heldu trenez
Trena oso garraiobide interesgarria da txangoa egiteko Aizkorri-Aratzeraino. RENFEren etengabeko zerbitzuek Gasteiz eta Araia edo Donostia eta Zegama zein Legazpi lotzen dituzte.
Argibide gehiago: www.renfe.com