Eduki publikatzailea

Educacion primaria

Lehen Hezkuntza

“Egun on, Mitxarro!” programa

Azalpen laburra: Erakusketaren, jolasen, antzerkiaren eta ikus-entzunezkoen bitartez, ekosistemak, landaredia eta fauna ezagutuko dira, baita  inguru-naturala babesteko garrantziaz ere hitz egin. Muxarraren biologia, ohiturak eta bertako biztanleekin duen harremana ulertzeko leku aparta.

Iraupena: 2 ordu
 

“Aizkorri-Aratz parke naturala ezagutu!” programa

Azalpen laburra: Erakusketaren, jolasen, ikusentzunezkoen eta antzerkiaren bitartez, Aizkorri-Aratz ingurua parke naturala izendatzea eragin duen balioak zabalduko dira, baita Parke Naturalean dauden zuhaitz eta animalia espezie ohikoenak ezagutu ere.

Iraupena: 2 ordu
 

“Iturburura goaz!” programa

Azalpen laburra: Zirauntza iturburuko bidezidorran abiatuko gara. Bertan, energia-baliabideei, uraren garrantziari eta basoen kudeaketari buruzko kontzeptukoak landuko ditugu. Ibilbidean zehar, jokuen bidez, era interaktiboan, biodibertsitatearen inguruko hainbat kontzeptu garatuko dira, baita baliabideen eta industriaren arteko erlazioa, Ajuria-Urigoitiako fundiziora gerturatuz.

Nori zuzenduta: LH 2. Zikloa (LH 3 eta 4) eta LH 3. Zikloa (LH 5 eta 6)

Iraupena: 3 ordu eta 30 minutu

‘Ura, energia eta industria­ ondarea’ programa

Azalpen laburra: Maketak eta informazio-euskarriak erabiliz, ikasleak Parke Naturalaren balio nagusiak ezagutzeko aukera izango du.  Besteak beste, baliabide naturaletan eta, bereziki, uraren garrantziaz. Zentral hidroelektrikoaren funtzionamendua azalduko da. Power point baten bidez, industria-ondareari buruzko gaian sartuko gara, eta, ondoren, ibilbide bat egingo dugu industria-jarduerak eragindako paisaiaren eraldaketa ikustearren. Ibilbidean egingo diren jardueren bidez, ingurunearekin harreman zuzenagoa lortuko da, hobeto ezagutzeko eta ulertzeko, zeren Parte-hartze aktiboarekin gure ikaskuntza era eraginkorragoan egiten da.

Nori zuzenduta: LH 3. Zikloa (LH 5 eta 6)

Iraupena: 4 ordu
 

Beste ekintza batzul

Ruta cercana

Haur Hezkuntza

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Bigarren hezkuntza

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Batxilergoko eta Heziketa zikloak

Ikusi gehiago