Educacion secundaria eu - aizkorriaratzparkea
Eduki publikatzailea

Bigarren hezkuntza
“Egun on, Mitxarro!” programa
Azalpen laburra: Erakusketaren, jolasen, antzerkiaren eta ikus-entzunezkoen bitartez, ekosistemak, landaredia eta fauna ezagutuko dira, baita inguru-naturala babesteko garrantziaz ere hitz egin. Muxarraren biologia, ohiturak eta bertako biztanleekin duen harremana ulertzeko leku aparta.
Nori zuzenduta: DBH 1. Zikloa (DBH 1 eta 2)
Iraupena: 2 ordu
“Aizkorri-Aratz parke naturala ezagutu!” programa
Azalpen laburra: Erakusketaren, jolasen, ikusentzunezkoen eta antzerkiaren bitartez, Aizkorri-Aratz ingurua parke naturala izendatzea eragin duen balioak zabalduko dira, baita Parke Naturalean dauden zuhaitz eta animalia espezie ohikoenak ezagutu ere.
Iraupena: 2 ordu
“Iturburura goaz!” programa
Azalpen laburra: Zirauntza iturburuko bidezidorran abiatuko gara. Bertan, energia-baliabideei, uraren garrantziari eta basoen kudeaketari buruzko kontzeptukoak landuko ditugu. Ibilbidean zehar, jokuen bidez, era interaktiboan, biodibertsitatearen inguruko hainbat kontzeptu garatuko dira, baita baliabideen eta industriaren arteko erlazioa, Ajuria-Urigoitiako fundiziora gerturatuz
Iraupena: 3 ordu eta 30 minutu
‘Ura, energia eta industria ondarea’ programa
Azalpena: Maketak eta informazio-euskarriak erabiliz, ikasleak Parke Naturalaren balio nagusiak ezagutzeko aukera izango du. Besteak beste, baliabide naturaletan eta, bereziki, uraren garrantziaz. Zentral hidroelektrikoaren funtzionamendua azalduko da. Power point baten bidez, industria-ondareari buruzko gaian sartuko gara, eta, ondoren, ibilbide bat egingo dugu industria-jarduerak eragindako paisaiaren eraldaketa ikustearren. Ibilbidean egingo diren jardueren bidez, ingurunearekin harreman zuzenagoa lortuko da, hobeto ezagutzeko eta ulertzeko, zeren Parte-hartze aktiboarekin gure ikaskuntza era eraginkorragoan egiten da.
Iraupena: 4 ordu
Beste ekintza batzuk
Haur Hezkuntza
Ikusi gehiago
Batxilergoko eta Heziketa zikloak
Ikusi gehiago
