Eduki publikatzailea

Zalduondoko aparteko ondarea (Lazarraga Jauregia eta San Saturnino Eliza) eta Amamioko San Joan ermita erromanikoa Araian

Zalduondoko Lazarraga jauregiaren aurreko elkargunea (Araba)

Lazarraga jauregian hasiko da ibilbidea. XVI. mendeko eraikin bikaina da, eta hormako pintura dekorazioaren zati handi bat zaharberritu ahal izan da (Lautada osoan bakarra). Jauregian, gaur egun, Zalduondoko Museo Etnografikoa dago. Bertan, probintziako landa inauteriei eskainitako erakusketa eta hautapena nabarmentzen dira. 

Ondoren, herri bereko San Saturnino eliza bisitatuko da. Izen bitxia, Zalduondok Donejakue Bidearekin duen loturaz hitz egiten diguna; barrualdean, berriz, erretaula nagusia eta Amezagatarrek eta Lazarragatarrek sortutako familia kapera nabarmentzen dira.

Amaitzeko, gertu dagoen Araiako herrira joango gara, Amamioko San Joan baseliza ezagutzeko. XII. mendeko eraikin ederra da, antzinako basamortu baten lekuko isila.
 

OHARRAK 

  • Gutxi gorabehera 3 orduko iraupena
  • Zalduondotik Araiara joateko, auto partikularra erabili behar da.
  • Bisitaren azken zatia ez da gomendagarria mugikortasun urriko pertsonentzat: Amamioko San Joan baselizara sartzeko, 10-15 minutuko ibilaldi bat egin behar da eta desnibel handi samarreko eskailerak igo
     

 

Data
Otsailak 28, larunbata
Ordutegia
10:30tik 13:30ra
Lekua
Zalduondoko Lazarraga jauregiaren aurreko elkargunea (Araba)
Hizkuntza
Gaztelera
Nori zuzendua
Publiko orokorra.Ibilbidea ez dago haurrentzako pentsatuta (+12 urte).
Antolatzailea – Kolaboratzailea

Gidaria: Erdi Aroko Araba