Eduki publikatzailea

GR 25. San Millán de San Román – Zalduondo. (Etapa 3)

Durruma - Zalduondo

GR 25 - 3. etapa

Entziako mendilerroko harkaiztegi izugarriaren azpian, ameztietan barrena, Urabainerantz abiatuko gara eta, ondoren, Lezeko parkerantz joko dugu. Haitzuloaren ondotik igaro ondoren, GR 25 ibilbideak Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren norabidean edo lurretan barrena jarraitzen du, Zirauntza ibaiaren sorburu ederrera iritsi arte, Araiako herriaren gainetik. Etapa horren amaieran, Erdi Aroko Zalduondo hiribildua eta bertako oinetxe eta jauregi ederrak aurkituko ditugu.

San Millán de San Román – Zalduondo

0 km: DURRUMA

Entziako mendilerro ikaragarriaren azpian, hego-ekialderantz abiatuko gara eta, lasterrera, amezti batean sartuko gara. Ia denbora guztian soilgune batetik joango garela, ekialderantz egingo dugu lehenik eta behin eta, gero, iparraldera egingo dugu bat-batean, Urabaingo biztanlegune txikira iritsi arte.

3 km: URABAIN

Urabainetik irtengo gara N-1 errepidearen paraleloan ekialderantz doan lurzatitik, autobidearen azpitik igarotzea ahalbidetuko digun pasabidearen bila, eta bide horretatik metro batzuk autobidearen paraleloan egin ondoren, iparralderantz biratuko dugu Ilarduiara hurbiltzeko. Ilarduia ezkerretara utzi eta Lezeko parkera iritsiko gara.

San Millán de San Román – Zalduondo

6,4 km: LEZEKO PARKEA

Lezeko parkean, atsedenlekua dago. Handik, ipar-mendebalderantz egingo dugu eta gaztandegi baten ondotik igaroko gara. Bidezidorrak norabide horretan jarraitzen du, eta gure ezkerretara geratuko diren Arrazpiko harrobi zaharren inguruetara iritsiko gara.

9,3 km: ARRAZPIKO HARROBIAK

Etxalde txiki baten paretik igaro ondoren, bidezidorra igotzen doa ustiapen hidroelektrikoko presa zaharrera iritsi arte; handik ubide zaharrari jarraitzea besterik ez da sorbururaino iristeko.

11,8 km: ZIRAUNTZA IBAIAREN SORBURUA

Zirauntza ibaia presaren azpian egokitutako pasabidetik zeharkatuko dugu, eta San Migel haitzaren inguruetaraino eramango gaituen ubideari jarraituko diogu, haitza ezkerretara utzita. Geroago, Marutegiko gailurrean dagoen gaztelu zaharraren aurriek  toki horren garrantzi estrategikoaren berri ematen digute, San Adriango galtzadaren ondoan.  

16 km: MANDOBIDE

Mendebalderantz eginda, Mandobidera iritsiko gara. Toki horretan, GR 25 eta Done Jakue bidea elkartzen dira, baina berehala banantzen dira eta Zalduondon berriz ere elkartu.

20 km: ZALDUONDO

Etaparen amaieran, Erdi Aroko Zalduondo hiribildua eta bertako oinetxe eta jauregi ederrak aurkituko ditugu.

DATUAK

Zailtasun ertain handia
Denbora

  6 h. 15 min.

Malda

  587 m.

Iraupena

  20 km.

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Done Jakue bidea

Zegama-Agurain

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Inaziotar bidea

Arantzazu-Araia

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Galarreta eta Zalduondoko ehunka urtetako haritzak

Ikusi gehiago