Irteera geologikoa: Aratz, antzinako itsasotik gaur egungo mendira - aizkorriaratzparkea
Eduki publikatzailea
Irteera geologikoa: Aratz, antzinako itsasotik gaur egungo mendira
Ba al zenekien Aratzeko arrokek antzinako itsaso baten historia gordetzen dutela?
Ibilbide gidatu honetan, mendi hauek nola sortu ziren eta Lurraren barneko indarrek eta higadurak paisaia milioika urtetan zehar nola eraldatu duten ezagutuko dugu.
Parketxetik abiatuta, Aratzeko gailurrera, Allaitz eta Allaitz Txiki mendietara eta Zirauntzako iturburura eramango gaituzten bidezidorrak zeharkatuko ditugu. Bidean zehar, iraganeko itsasoaren arrastoak, arroken goratzea eta uraren zein denboraren eragina identifikatzen ikasiko dugu.
Naturarekin harreman zuzenean, modu erraz eta atseginean ezagutuko dugu nola bihurtu zen antzinako itsas hondo bat gaur egun ezagutzen dugun mendia.
Gidaria: Ivan Martin (Geomorfologia EHU)
Oharrak
- Ibilbideak zailtasun handia du: 13 km-ko luzera eta 1.086 metroko desnibel metatua du, bai igoeran, bai jaitsieran.
- Ura eta hamaiketakoa eramatea gomendatzen da.
- Eguraldi-baldintza txarrak izanez gero, jarduera bertan behera geratuko da, parte-hartzaileei aurretiaz jakinarazita.
Data
Azaroak 15, igandea
Ordutegia
9:00h-15:00 h
Lekua
Araiako parketxea
Hizkuntza
Elebiduna

