PR A 3012. Secretos del Aratz eu - aizkorriaratzparkea
Eduki publikatzailea
Aratzen sekretuak
PR A 3012
Aizkorri-Aratzeko parke naturaleko Araiako parketxetik hasten da zidorra. Parketxearen atzetik doan bidezidorra hartuko dugu, sorburura bidean. Sorburura iritsi aurretik, Allondo zubiraino igotzen diren egurrezko eskaileretatik egingo dugu. Gorrien mendiraino doan mendibide batetik jarraituko dugu, eta mendibidean bertan dauden bi harri handiren artetik igarota, Atabarrateko lepora eramango gaituzten marka hori eta zuriei erreparatuko diegu. Marka horizontal horiak eta zuriak baliatuko ditugu Allaitz mendiraino heltzeko, Allarteko lepora jaitsi eta, gero, Imeleku mendiaren magalaren erdiraino igotzeko. Marka horiak eta zuriak ikus ditzakegu Aratz mendiaren magaletik zehar, Askasadoiko zelaietaraino, lehenengo, eta Leizarrateraino, geroago. Toki horretatik, Zumarraundira joango gara eta, han, ezkerretara egingo dugu, Iturriozko iturrirantz. Marka horiak eta zuriak baliatuz jaitsiko gara Ajuria Urigoiti fabrikaraino, eta beste
DATUAK
Denbora
4 h.
Malda
735 m.
Iraupena
14,5 km.