proyecto conservacion de pastos de montana eu - aizkorriaratzparkea
Eduki publikatzailea
Mendiko bazka eremuak zaintzea
LIFE Oreka Mendian proiektuak (LIFE15 NAT/ES/000805, “Euskal mendietako larre habitaten zaintza eta maneiua”), helburu hau du: ohiko erabilerari eustea abiapuntu hartuz, mendialdeko larre ingurunean kontserbazio estrategia bat garatzea, ahalbideratzen duena kontserbazio egoera mesedegarria berreskuratzea Habitaten Zuzentarauaren (92/43/EEE) I. eranskineko 12 larre habitat motarentzat eta II. eranskineko 2 espezierentzat.
Life Oreka Mendian programak 5 urteko iraupena du (2016ko iraila - 2021eko azaroa), eta 3.743.704 euroko aurrekontu zenbatetsia, Europak 2.246.223 euroko ekarpena egin duela, hau da, hautatutako kostuen % 60ri dagokiona.
Proiektu hori garatzeko, honako hauek elkartu dira: hazi Fundazioa (onuradunen koordinatzailea), Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Akitaniako Kontserbatorioa d 'Espaces Naturels d' Aquitania, Euskal Herriko Laborantza Ganbera, Euromontana eta NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutua, onuradun elkartu gisa jarduten dutenak, eta IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, finantzatzaile gisa.
Jardun eremua EAEko Natura 2000ko 15 leku dira, zeinetan plangintza, jardunak eta horien jarraipena egingo baitira, eta Iparraldeko Natura 2000ko 8 leku, zeinetan dagoeneko egiten ari diren jardunen jarraipena bakarrik egingo baita.
Hauek dira Aizkorri-Aratzen egindako ekintza nagusiak:
- Sastrakak kontrolatzea, sastrakak garbitzeko plangintza eginda.
- Erakarpen puntuak sortzea eta irisgarritasuna hobetzea, abereek orain gutxi erabiltzen diren eremuak balia ditzaten, urgune bat eraikiz.