Proyecto MAriposa Apolo eu - aizkorriaratzparkea
Eduki publikatzailea
Apolo tximeleta eta klima-aldaketa
Parnassius apollo deritzon apolo tximeleta tamaina handiko tximeleta da, UICNk maila globalean kaltebera gisa katalogatua. Bere diseinua dela eta, ezin da penintsulako beste zeinahi tximeletarekin nahastu. Zuria da, atzeko hegaletan lau ozelo gorri ditu eta aurrekoetan makula beltzak. Sedum generoko hainbat espeziez elikatzen da, eta altuera handiko kareharrizko eremuetan bizi da, 800 eta
Araban, hainbat populazio galdu dira azken hamarkadetan, Izki, Gorbeia eta Valderejon, esaterako. Aizkorri-Aratzen, Gipuzkoako zein Arabako isurialdean bizi da.
Tximeleta horren mehatxuen artean, bildumazaletasunari lotutako bilketa joan den mendeko arazo bat izan zitekeen, eta gaur egun bere bakantzea klima aldaketaren eraginaren ziozkoa da. Tximeleta batzuk klima aldaketaren bioadierazle onak dira, eta beste leku batzuetan, Sierra Nevadan, kasu, egiaztatu da klima aldaketaren ondorioz espezieen banakoen kopurua murriztu daitekeela, haien banaketa aldatu, edo leku garaiagoetan ager daitezkeela. Apolo tximeleten kasuan, ikusi da helduak, udan azaltzen direnak (uztail eta abuztuan), gero eta goizago agertzen direla.
Arabako parke naturaletan, duela zenbait urtetik, parte hartzeko kanpaina bat egin da, apolo tximeleten lekukotasunak jasotzeko, bai larbenak (beltzak eta orban laranjak dituztenak), bai helduenak. Urtero hainbat irteera egiten dituzte boluntarioek unean uneko populazioak bilatzeko, hala nola Aizkorri-Aratzekoa.