Eduki publikatzailea

Industriako turismoa

Industriako turismoa

 

Araiako (Asparrena, Araba) Ajuria eta Urigoitia galdategiaren ingurua Euskal Herriko industria-paisaia ederrenetakoa da: presak, basoak, ikaztegiak, pabilioiak…

 

Herrialdeko lehen siderurgietako bat da, Aizkorri-Aratzeko parke naturalaren sarreran, natura eta industria banaezinak diren tokian.

 

Araian lehenago beste burdinola batzuk egon ziren arren, “Araiako San Pedro” galdategia edo Ajuria fabrika, gaur egun ezagutzen den bezala, guztietan nabarmenena izan zen. Bertan, estatu osoko indukzioko lehen labe elektrikoa eta Euskadiko lehen labe garaietako bat instalatu ziren, bai eta, Bizkaiko Boluetakoarekin batera, lehen enpresa siderurgiko modernoa ere.

 

Ajuria fabrikak hainbat mugarri izan ditu bere historian zehar; besteak beste, 1929an, estatuko enpresa bakarra bihurtu zen, burdina gozoa ekoizten jarraitzen zuena pudelatuaren bidez, eta 1933tik aurrera landare ikatzaren lingoteen ekoizle bakarra izan zen. 1906an, Espainiako lehen labe elektrikoa jarri zuen martxan, altzairua egiteko.

 

XIX. mendearen amaieran, jabeek “el Nacedero” zeritzon presa eraiki zuten, inguruko baliabide hidraulikoei etekin handiagoa ateratzeko.

 

Laburbilduz, Ajuria fabrikak honako hauek ekarri zituen berritasun gisa: siderurgiako aldaketa teknologikoen azterketa, merkatuen ezagutza sakona –erabat ezezaguna zena ordura arte–, kartel industrialen sorrera, langileen bizi mailari buruzko informazio zabala eta familia enpresa batek irabaziak berrinbertitzeko dituen estrategiak. Plantaren onura horietatik hainbat enpresa garrantzitsu sortu ziren, hala nola ‘Ajuria y Aranzabal’,  ‘Azucarera’ edo ‘La Iberia’, Bizkaiko Labe Garaien jatorrizko azpiegitura.

 

Turismo industrial
Turismo industrial
Turismo industrial
Turismo industrial
Turismo industrial
Turismo industrial

Beste proiektu batzuk

Ruta cercana

Apolo tximeleta eta klima-aldaketa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Mendiko bazka eremuak zaintzea

Ikusi gehiago