Eduki publikatzailea

Recomendaciones

Gomendioak

Aizkorri-Aratzeko parke naturala balio handiko eremua da, izadiaren eta paisaiaren ikuspegitik. Eremu horretatik igarotzen garenean, ondorioak sorraraz ditzakegu hango herrietako bizimoduan, parkearen barruan garatzen diren tradiziozko jarduera ekonomikoetan eta, jakina, animalia eta landareetan.

Parke naturala zaintzea eta babestea guztion ardura da, bai parke naturaletik hurbil bizi direnena, bai parkera noizean behin joaten direnena. Arauei kasu eginez gero, bizikidetza hobetu eta habitatak zaintzen lagunduko dugu. Parke naturalaren etorkizuna gure esku dago!

Recomendaciones
Recomendaciones
Recomendaciones

Mugak

Gogoratu parke naturalaren barruan honako hauek debekaturik daudela:

  • Sua piztea jolas helburuekin, horretarako gaitutako lekuetan izan ezik.
  • Motordun ibilgailuz ibiltzea, sarbide baimenduetan izan ezik.
  • Naturagune babestuan egoteko eremuetan (aisialdiko eremuetan eta erabilera publiko intentsiboko beste gune batzuetan) txakurrak edo bestelako etxeko animaliak lotu gabe edukitzea. Lotu gabe dauden txakurrek artaldeei sor diezazkieketen eragozpenak saihesteko, debekatuta dago txakurrak lotu gabe egotea larreetan, artaldeek bertan egiten duten denboran, lanean ari diren artzain txakurrak izan ezik.
  • Egurra ebakitzea.
  • Zeinahi zabor mota botatzea eta/edo lurperatzea. Erabili parkearen sarreretan eta atsedenguneetan dauden edukiontziak.
  • Ingurune naturaleko elementuak aldaraztea eta/edo elementuok handik kentzea.
  • Tresnak eta ibilgailuak ibai, aintzira edo erreketan garbitzea.

Aholkuak

 

  • Txango bat egin baino lehen, bildu informazioa ibilbidearen zailtasunaz eta eguraldiaren iragarpenaz. Parketxeak eta bertako langileak zure zerbitzura daude.
  • Ibili isilik eta ezagutu animalien ohiturak; aldean daramatzazun prismatikoak eta arropa oso kolore deigarrikoak ez badira, errazago behatu ahalko dituzu animaliak.
  • Argazkia da beti parkera egiten duzun bisitaren oroigarririk onena.
  • Abeltzaintza estentsiboko eremu batean zaude. Itxi, behar bezala, bidean aurkitzen dituzun ateak eta pasabideak.
  • Mendiko bizikletan bazoaz:
    • Gogoratu oinezkoek lehentasuna dutela. Ibili astiro edo jaitsi bizikletatik igarobide estuetan.
    • Ezin da mendibide eta bestelako bideetatik irten. 
  • Ehiza egin daiteke parke naturalaren barruan. Parketxeetan edo Arabako Foru Aldundiaren webgunean, baimendutako uxaldiei buruzko informazioa jaso dezakezu.
  • Araututa dago perretxikoak, loreak eta fruituak hartzea. Jaso ezazu indarrean dagoen araudiari buruzko informazioa. Ehiza aldietan perretxikotan bazabiltza, komeni da txaleko islatzailea eramatea soinean.
  • Gogora ezazu ibilaldi edo kirol probaren bat antolatu nahi baduzu, baimena eskatu behar duzula.
  • Kontuz kaparrekin! Erabili uxagarriak, jantzi praka luzeak eta begiratu gorputza ibilaldiaren ondotik.

Argibide gehiago

Ruta cercana

Aizkorri-Aratzeko parke naturala

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Non gaude?

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Harremana

Ikusi gehiago