Eduki publikatzailea

Robles centenarios de Galarreta y Zalduondo

Galarreta eta Zalduondoko ehunka urtetako haritzak

Galarreta eta Zalduondo artean dauden haritz handi gehienak haritz kandugabeen (Quercus petraea) ale lepatuak dira. Zuhaitz horiek inausi egin zituzten urte askotan eta, horren eraginez, enborra neurriz kanpo loditu zitzaien. Zuhaitzak ikatza egiteko lepatu ziren, eta haien adaburuen azpian abereak zeuden bazkatzen.

Beraz, zuhaitzez hornitutako larratze eremua izango zen, hau da, abeltzaintza eta basogintza batera landuko ziratekeen esparrua.

Robles centenarios

Bi ale berezi

Haritz guztien artean, badira bi oso bereziak direnak.

“Galarretako aitona” (Donemiliaga), 8 metrotik gorako perimetroa duena, eta “Beorlatzako haritza” (Zalduondo), 7,5 metrotik gorako ale hibridoa.

Lehenengoari dagokionez, Euskal Herriko perimetro handieneko haritza izan daitekeela esaten da. Bigarrenari gagozkiola, bere enbor hutsaren barruan dozena bat pertsona baino gehiago sartzen direla esaten da.

 

Zuhaitz zaharrak zaintzen

Gaur egun, zuhaitzak ikatza ateratzeko lantzen ez direnez, Arabako Foru Aldundia arduratzen da zuhaitz lepatu baliotsuenen aleak zaintzeaz. Horretarako, zuhaitz zaharren kontserbazioan adituak diren teknikariek inausketa selektiboak eta soiltzeak egiten dituzte zuhaitzetan bertan eta haien inguruan, beste ale batzuen lehia murrizteko helburuz.

Gainera, zuhaitz horiek hiltzen direnean, ez dira basotik kentzen eta biodibertsitatearen gordailu izaten jarraitzen dute, haien zura habitat edo elikagai gisa erabiltzen baitute organismo askok: onddoak, iratzeak, intsektuak, hegaztiak, anfibioak, narrastiak, ugaztun txikiak…

 

Sarbideak

Galarreta eta Zalduondo Arabako ekialdean daude, Arabako Lautadako Kuadrillan eta erraz irits daiteke herri horietarano A1 autobidetik. Aizkorri-Aratzeko parke naturalera sartzeko atariak dira, eta bertako basoetan barrena ibiltzeko hainbat ibilbideren abiapuntua.

DATUAK

Zailtasun txikia
Denbora

  2h.

Malda

  250 m.

Iraupena

  6,2 km.

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Inaziotar bidea

Arantzazu-Araia

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Durruma - Zalduondo

GR 25 - 3. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Lezeko itzulia

PR A 3011

Ikusi gehiago