Agenda actividades eu

Actividades

Jardueren agenda

Ibilbide gidatuak – uztaila 2020

Ondoren, 2020 udan zehar, naturaz gozatzeko aukera emango diguten ibilbide gidatuak mordoa aurkezten dizkizuegu.

Ekintza guztiak, era batera edo bestera inguratzen gaituen ondare naturalarekin eta kulturalarekin erlazionatuta daude eta modu jasangarriago baten bizitzen ikasteko helburua dute.

 

Zirauntza Iturburua: Ajuriako lantegitik Zirauntza iturbururainoko ibilbide zirkularra (5,7 km) eta 2 orduko iraupena duena. Partaideek gidatuak izango dira eta natura aldetik oso aberatsa den Zirauntza ibaiaren ertzetik ibiliko dira.

  • Adina: 10+.
  • Ordutegia: 16-18h.

 

“Txabola Martin”: Ajuriako lantegitik Txabola Martin-rainoko ibilbide zirkularra (6,6 km) eta 2 orduko iraupena duena. Aizkorri Aratzeko bazterrak eta parkeko fauna eta flora ezagutzeko aukera izango dute partaideek bisita gidatuan.

  • Adina: 10+.
  • Ordutegia: 10-12:30h.

 

Ehunka urteko haritzen ibilbidea: 3 orduko luzeko ibilbide zirkularra (10 km) Zalduondo eta Galarretan mendeetan zehar jasandako inausketen ondorioz ezohiko lodiera hartu duten ehunka urteko haritz lepatuen artean murgilduko gaituena

  • Adina: 10+.
  • Ordutegia: 10-13h.

 

Datei eta segurtasun-neurriei buruzko informazioa

Ekintzetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik erantsitako formularioa izena ematea.

Izena eman

 
 

JARDUEREN AGENDA

educacion ambiental

Online Ingurumen Hezkuntza

Arabako Foru Aldundian hainbat hezkuntza jarduera proposatzen dizkizugu modu dibertigarrian ikasteko. Eskulan eta jokoen bidez, espezie ospetsuak ezagutu ahal izango dituzu, hala nola Bechstein saguzarra edo baso igel jauzkaria.

Ikusi gehiago

HARPIDETU

Parke naturalak bisitari ororentzako jarduera ugari antolatzen ditu asteburuetan urte osoan zehar.Jarduera horien helburu nagusiak, batetik, eremuaren natura eta kultura balioak ezagutzera ematea da eta, bestetik, bisitariak etengabe egiten diren zaintza ekintzen parte hartzaile bihurtzea.Jardueretan parte hartzeko, alde aurretik izena eman behar da, posta elektronikoz edo telefonoz.Gure eskaintzaz jakin nahi baduzu, begiratu jardueren agendan.

Harpidetu newsletterrera

Beste parke batzuetako jarduerak

Kontsultatu beste parke natural batzuetako jardueren agenda:

Izki

Valderejo

Gorbeia