Aizkorri-Arazko parke naturaleko aisiaguneak eta aparkalekuak

Aizkorri-Arazko parke naturaleko aisiaguneak eta aparkalekuak

Aizkorri-Arazko parke naturalaren Arabako partean bi aisiagune daude:

- Lezeko aisiagunea, Lezeko haitzuloaren ondoan dagoena, Arabako Ilarduia herritik 1,2 km-ra. Egurrezko mahai eta eserlekuak, barbakoak eta zabor bilketa ditu. 35 beribilentzako eta 8 autokarabanarentzako lekua du.

 

- Araiako aisiagunea, parketxearen ondoan dagoena, Aiara herrian (Araba). Harrizko mahai eta eserlekuak ditu, baita barbakoa zona bat ere, Ola-zar pilotalekuaren ondoan. Barbakoak udalarenak dira eta haiek erabiltzeko, eskatu egin behar da udalari deituz (945304006)..

 

Erabilera arauak

  • Erabiltzaileek hondakinak banandu behar dituzte horretarako ipinita dauden edukiontziak egokiro erabiliz.
  • Ezin daiteke surik egin horretarako egokitutako lekuetan besterik. Uda aldian, sua egitea debekatuta dago eta barbakoak prezintaturik egongo dira.
  • Barbakoa guztiak erabilera erkidekoak dira eta bisitari guztiek dute haiek erabiltzeko eskubidea, heltzen diren hurrenkeraren arabera.
  • Ezin daiteke egurrik edo berezko elementurik erabili sua egiteko. Erabiltzaile bakoitzak bere egur ikatza erabili beharko du.
  • Aisiagune eta aterpeetan kokatutako mahai eta eserlekuek bizitza baliagarri mugatua dute. Hortaz, erabiltzaileek lagundu egin behar dute, haiek kontuz erabiliz.
  • Mahaiak ezin daitezke erreserbatu norbere gauzak bertan ipiniz. Mahaiak eta eserlekuak hutsik daudela iritziko da haiek okupatzen dituen inor ez badago.
  • Higiene zerbitzuak era egokian erabili behar dira, osasun eta garbitasun baldintzak mantentzeko. Instalazio horien erabilera desegokia, baita sortzen diren kalteak ere, haiek eragin dituen/dituzten pertsonaren/pertsonen erantzukizuna izango dira.
  • Debekaturik dago musika aparatuak erabiltzea
  • Ura aurreztea aisiaguneen erabiltzaileen eginbeharra da. Erabiltzaile guztiak saiatu behar dira ur gehiegi ez gastatzeko.
  • Txakurrak loturik egon behar dira aisia esparru guztian.
  • Ibilgailu pribatuak, horretarako prestatutako lekuetan utzi behar dira.
  • Debekatuta dago akanpatzea. Autokarabanek ezin dezakete ireki leiho zabukaririk, ez eta toldorik zabaldu, sorgailurik erabili edo kanpoan mahai eta aulkirik ipini ere.
  • Debekatuta dago prestaturik ez dauden lekuetan aparkatzea. Lekuen edukiera errespetatu behar da.

Lezeko aisiagunea

Araiako aisiagunea