Educación ambiental para centros escolares - aizkorriaratzparkea
CAB educacion escolares eu
Ikasteentzako ingurumen hezkuntza
intro educacion ambiental eu
Aizkorri-Aratzeko parke naturalak eskaintza egiten die ikastetxeei, hainbat programa didaktikotan parte har dezaten. Programen edukiak maila askotako ikasleentzat egokituta daude, haur hezkuntzatik heziketa zikloetaraino. Programek helburu eta eduki desberdinak dituzte, baina guztiek ere ildo erkidea dute: parketxeko bisitaldia, ibilbideak eta jarduera osagarriak. Irakasleek nahi izanez gero, dena delako programa ikasleek unean-unean lantzen dituzten ikaskuntzako edukietara moldatu daiteke, bisita ahalik eta baliagarriena izan dadin.
Bisitari buruzko argibideak:
- Bisitak asteartetik ostiralera egin daitezke, euskaraz nahiz gaztelaniaz, eta doakoak dira.
- Ikastetxeak, berriz, autobusa eta ikasleen jatekoa kudeatu behar ditu. Komeni da ikasleek ura eta hamaiketakoa ekartzea.
- Beharrezkoa da urte sasoiaren araberako arropa eta oinetakoak ekartzea, bai eta arkatza eta borragoma ere.
- Gehienez ere, 40 ikaslek batera egin dezakete bisita (30 ikaslek Haur Hezkuntzan), eta irakasleak arduratu beharko dira ikasleak ongi porta daitezen. Taldea ugariagoa bada, badira beste bisitaldi mota batzuk. Horiei buruzko informazioa eskura daiteke harremanetan jarrita parketxearekin.
- Ikasleak 10:30ean helduko dira, eta bisitaren iraupena alda daiteke, zer unitate didaktiko hautatzen den eta ikastetxearen jardun denbora zenbatekoa den.
- Mugikortasun urriko ikasleek lur orotako aulkia (Joëlette aulkia) balia dezakete ibilbidea egiteko. Galdetu aulkiaren eskuragarritasunaz.