Familiarentzako turismoa - aizkorriaratzparkea
Eduki publikatzailea
Familiarentzako turismoa
Etxeko txikienentzako planik egin nahi baduzu, parke naturalean baliabide ugari dituzu eskura.
Ondoko ideiak proposatzen dizkizugu:
- Bisitatu parketxea eta ezagutu hobeto inguruko ondare natural eta kulturala.
Eraikin osora sar daiteke jaioberrien kotxeekin, eta pardelak aldatzeko guneak daude komunetan.
Gainera, atsedenlekua dago ibaiaren ondoan, baita iturria eta udal pilotalekua ere. Bestetik, estalpe txiki baten azpian, mahai batez, bankuz, eta erreburdinaz hornituriko gunea dago. - Lezeko parkearen atsedenlekuan, piknik-a egin ahalko duzu Artzanegi ibaiak iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen sakana-kobazulo baten azpian. Toki hori Altzaniako mendilerroan dagoen kareharrizko mendigunea da, Gipuzkoa eta Arabako lurraldeen arteko banalerroa.
Ibilbideren bat egin nahi baduzu, ondoko proposamenak dituzu egokienak:
- Gazteenentzat (6 urtera arte):
Lezeko Ataria, SL-3005 ibilbidea, egin daiteke, hau da, 3 kilometroko ibilaldi lineala eta 150 metroko desnibela duena Ilarduiatik Eginora.
Beste aukera bat da GR 25eko etapa bat egitea Lezetik sorburura. 4 km-ko joanaldia eta beste 4 km-ko itzulaldia ditu eta Lezeko kobazuloa eta Zirauntza ibaiaren sorburua ikusi ahal dira.
- 6-7 urtetik gorako txikientzat:
Parketxetik Zirauntza ibaiaren sorburura doan 3,8 kilometroko ibilbide zirkularra egitea proposatzen dizugu. Ibilbide horri Marutegiko gazteluaren ingururako bisita erants dakioke; izan ere, ibilbidean kilometro bat gehiago eginda, parkean beste interesgune bat ikusteko aukera dago.
- Ibiltarientzat:
Parkeko ehunka urteko haritzak ikusteko 6,2 kilometro inguruko ibilbidea dago, eta horretan, “Galarretako aitona” (Donemiliaga), 8 metrotik gorako perimetroa duena, eta “Beorlatzako haritza” (Zalduondo), 7,5 metrotik gorakoa ikus daitezke. Lehenengoari dagokionez, Euskal Herriko perimetro handieneko haritza izan daitekeela esaten da. Bigarrena dela eta, bere enbor hutsean dozena bat pertsona baino gehiago sartzen direla diote.
Haurtxoen kotxeentzat egokitutako bidezidorrik ez dagoenez, motxila garraiatzailea eramatea gomendatzen da.
Familientzako jarduera ugari antolatzen ditugu urte osoan. Eman izena gure berripapera jasotzeko eta guztiaren berri izateko