Araudia - aizkorriaratzparkea
CAB Normativa aratz e
Araudia
Normativa -Aratz eu
Maiatzaren 31ko 83/2016 Dekretuaren bidez, Aizkorri-Aratz (ES2120002) kontserbazio bereziko eremu izendatu da eta naturagune babestua zaintzeko neurriak onartu dira.
Aizkorri-Aratz deritzogun eremu hori parke natural izendatu zuten apirilaren 4ko 76/2006 Dekretuaren bidez, Natura Baliabideak Antolatzeko Plana (NBAP) onetsi zuen apirilaren 4ko 75/2006 Dekretua onartu ondotik.
-
Araudi orokorra
- 9/2021 LEGEA, azaroaren 25ekoa, Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzkoa
- KONTSEILUAREN 1992ko 92/43/EEE zuzentaraua, maiatzaren 21ekoa, natura habitatak eta basoko fauna eta flora babestekoa
- EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2009/147/EE ZUZENTARAUA, 2009ko azaroaren 30ekoa, hegazti basatien kontserbazioari buruzkoa
-
Naturagunearen araudia:
- 75/2006 Dekretua, apirilaren 4koa, Aizkorri-Aratzeko Natura Baliabideak Antolatzeko Plana (NBAP) onartzen duena.
- 76/2006 Dekretua, apirilaren 4koa, Aizkorri-Aratz Parke Natural izendatzen duena.
- 83/2016 Dekretua, maiatzaren 31koa, Aizkorri-Aratz (ES2120002) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzen duena, eta horren kontserbazio neurriak ematen dituena.
- 177/2020 Foru Agindua, irailaren 29koa, Arabako naturagune babestuetan ibilgailuak aparkatzeko arauak eta mugak ezartzekoa, COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko.