Baimenak eskatzea - aizkorriaratzparkea
CAB solicitud autorizaciones e
Baimenak eskatzea
autorizaciones arazt eu
Parke naturalaren araudiak ezartzen duenez, baimena eskatu behar da erabilera publikoko jarduera batzuk edo abeltzaintza, nekazaritza, ehiza, basogintza edo zientzia-ikerkuntzari lotutako jarduera batzuk egin ahal izateko. Era berean, obrak, erreformak eta abar ere araututa daude.
Hona hemen ohikoenak diren baimenak eskatzeko eskuragarri dauden inprimakiak. Eskaria egiteko, dagokion inprimakia bete eta Arabako Foru Aldundiko Egoitza elektronikoan atxiki beharko da, esteka honetan.
Zalantzarik izanez gero, Ondare Naturaleko Zerbitzuarekin harremanetan jarri helbide elektroniko honen bidez (naturaleza@araba.eus) edo 945181818 telefono zenbakira deituz.
-
ALHko parke naturalen barruko nabe, etxebizitza, txabola, aterpetxe, etxola eta abarretan obrak, erreformak eta eraikuntzak egiteko baimen eskaera.
- Inprimakia
-
Baimenak eskatzea ALHko parke naturaletan (Gorbeia, Izki, Aizkorri eta Valderejo) jarduerak egiteko, esaterako: espeleologia, argazkiak...
- Inprimakia, Izkiri dagokionez
-
Baimenak ALHko basa fauna eta flora ikertzeko eta aztertzeko.
- Inrimakia
-
Baimena motordun ibilgailuak ALHko parke naturaletan erabilera murriztuko bide eta pistetatik ibiltzeko.
- Kopiak emateko inprimakia
- Titularrak aldatzeko inprimakia
- Baimendunak aldatzeko inprimakia
- Errepideetan ibiltzeko baimena eskatzeko inprimakia