Iparraldeko ibilketa - aizkorriaratzparkea
Nordic Walking o Marcha nordica
Nordic Walking edo Iparraldeko ibilketa
Ipar ibilketa edo ‘Nordic Walking’ delakoa aire zabaleko ariketa da, mendira joateko makilen antzekoak erabiliz. Hala ere, Ipar ibilketakoetan, heldulekua ergonomikoa da eta makila eskuari lotuta eramateko esku uhala dauka.
Nordic Walking deritzon jarduera teknika egokiz gauzatu behar da, gure gorputzak ahalik eta onurarik handiena har dezan. Baldintza hauetan oinarritzen da, oro har:
- Besoen eta oinen mugimenduak txandakakoa izan behar du, diagonalean, oinez ibiltzean bezala.
- Makila batek eta oin batek, gutxienez, etengabe ukitu behar dute lurra.
- Heldulekuari “ito” gabe eutsi behar zaio.
- Bastoia pelbisaren lerroaren atzetik bultzatu behar da.
- Makila lurrean iltzatu edo segurtasunez bermatu behar da, egiazko bultzada emateko. Gutxi gorabehera, 60 graduko angelua osatu behar du
Arabako Lautada Nordic Walking du izena Arabako Lautada eskualdean dauden Iparraldeko Ibilketako zentroen multzoak. Munduko Nordic Walking sare zabalena osatzen duten zazpi ibilketa zentro dira. Besteak beste, Nordic Walking Asparrena zentroa dugu Aizkorri-Aratzeko Parke Naturalaren inguruetan, eta 5 ibilbide eskaintzen ditu.
Argibide gehiago
Agurain Eskualdeko Turismo Bulegoa
- Kale Nagusia 8, 01200 Agurain (Araba)
- Tel.: 945 302 931
Arrazpi Berri Kiroldegia
- Ilarduibide kalea, 2. Araia (Araba)
- Tel.: 945 304 888
- aasparrena.polideportivo@ayto.araba.eus