Onddoak, loreak eta basa fruituak aprobetxatzea

Onddoak, loreak eta basa fruituak aprobetxatzea Aizkorri-Aratz parkean

Onddoak, loreak eta basa fruituak aprobetxatzea

Onddo, lore eta fruitu basatien bilketa 89/2008 Foru Dekretuan jasota dago, urriaren 14ko Diputatuen Kontseiluarenean. Honen bidez, onddo, landare, lore eta basa-fruituen aprobetxamendua arautzen da. 

Onddo bilketa egiteko jarraibideak

  • Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren arabako partean onddoak eta perretxikoak biltzea librea da, pertsona eta egun bakoitzeko 2 kilogramoraino, Asparrena-Apona Parke Mikologikoan izan ezik.
  • Arabako Foru Aldundiak biltzeko egunak mugatu ahalko ditu baliabidea babesteko.
  • Debekatuta dago zorua iraultzea eta perretxikoak erauztea.
  • Biltzeko aizto edo labana bat baino ez da erabiliko.
  • Aireztatzea eta esporak kanpora erortzea ahalbidetzen duten saskietan bilduko dira. Debekatuta dago biltzeko plastikozko poltsak, motxilak edo antzekoak erabiltzea.
  • Ezingo dira onddoak bildu lehenengo garapen faseetan.
  • Umelduta, apurtuta edo hondatuta ikusten diren aleak tokian bertan utziko dira.
  • Xede zientifikoetarako, identifikatzeko, bildumarako edo beste xede batzuetarako hiru ale baino ez dira bilduko.
  • Identifikazio taxonomikorako baino ezingo da perretxikoa hondatu.
  • Debekatuta dago ilunabarretik egunsentira arte biltzea.

Fruitu eta landare bilketa egiteko jarraibideak:

  • Basa fruituen bilketa (adibidez, gaztainak) librea da pertsona eta egun bakoitzeko 2 kilogramoraino.
  • Medikuntza, dekorazio edo sukaldaritzarako belarki eta loreetarako mugak pertsona eta egun bakoitzeko eskutada bat da, eskuan biltzen diren belarki eta loreetarako, eta pertsona eta eguneko 200 gramo berde ontzi motaren batean biltzen diren landare edo loreetarako.

Boilurrak, eztia eta zurezko landareak biltzeko jarraibideak

  • Boilurren, eztiaren eta zurezko landareen aprobetxamendua, hala nola txilar, ezpel eta zuhaitzena, ez da librea eta berariazko baimena beharko da.

Debekuak eta zehapenak

  • Legeak babestutako edo mehatxatu gisa katalogatutako espezieak biltzea debekatzen du.
  • Araudi hori ez betetzeak 30-250 euroko isunak ekar ditzake, baita era desegokian aprobetxatutakoaren konfiskazioa eta eragindako kalte-galeren ordaina ere.

Onddoak, loreak eta basa fruituak aprobetxatzea Aizkorri-Aratz parkean