Eduki publikatzailea

Natur ibilbidea: Banalerroko mendiak

Irteera honetan isurialde atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko banalerrora hurbilduko gara, ekosistema-aniztasun nabarmena duen trantsizio klimatikoko lurraldea. Ibilbidean zehar, erliebeak, orientazioak eta altitudeak faunaren eta landaretzaren banaketan nola eragiten duten ikusiko dugu, kilometro gutxitan aniztasun handiko paisaiak eratuz. Gure lurraldea definitzen duen mosaiko naturala behatu, ulertu eta gozatzeko ibilaldi gidatua.

 

Gidaria: Andoni Llosa- Fauneando eta Arabako Parke Naturalak

 

OHARRAK

* Arropa eta oinetako egokiak ekartzea gomendatzen da, baita edatekoa eta jatekoa ere.
** 7 km inguruko ibilbidea izango da, 140 metroko goranzko desnibelarekin; beraz, maila fisiko egokia izan behar da.
*** Autobusa 09:00etan aterako da Ataritik, eta 14:30 inguruan bueltatuko da.
 

Data
2025/11/01
Ordutegia
09:00 - 14:30
Lekua
Ataria-Aizkorri-Aratz Parke Naturala

Hizkuntza
Euskara
Nori zuzendua
10 urtetik gorakoak
Izen-ematea

Noiztik: 2025/09/26 08:30 Noiz arte: 2025/10/31 15:00


Ez dago aurrebistarik eskuragarri

Hara... badirudi elementu honek ez duela erakutsi ahal dizugun aurrebistarik.


Ez dago aurrebistarik eskuragarri

Hara... badirudi elementu honek ez duela erakutsi ahal dizugun aurrebistarik.


casa del parque

Ezagutu parketxea

Aizkorri-Aratzeko parke naturalak 3 parketxe ditu, 2 Gipuzkoan eta 1 Araban. Araban, Araia herrian dago parketxea edo Mitxarro Museoaren Etxea. Sarrera nagusia A-1 errepidea da, 385 irteera hartuta A-3010 errepiderantz. Parketxea herriaren iparraldean dago, Intutxi kalearen amaieran. Eraikina, zaharberritutako zentral hidroelektriko zaharra da eta erraz identifika daiteke; inguruan aparkaleku txikia dago.

Interpretazio erakusketa

Parketxean, interpretazio erakusketa bat du ikusgai jendeak. Beheko solairuak parke naturalari eskaintzen dio erakusketa, irudi mosaikoen bidez; ibilaldi bat egiten da naturan eta kulturan barrena. Natura gunearen maketa bat du, interpretazio geografikoa errazten duena. Goiko aldea muxar grisari eskainia dago, zeina baita inguruko tradizioetara oso errotuta dagoen ugaztun txiki bat. Eraikinaren ezkerraldean, zentral hidroelektriko zaharra dago, gaur egun zaharberritua eta funtzionatzen, eta eskola kanpainaren interpretazio edukiaren zati gisa erabiltzen da.

Hainbat bideo daude bisitariaren eskura, eta eskola kanpainan edo bisita gidatuan ikus daitezke normalean. Goiko solairuan, muxar grisari buruzko ikus-entzunezko bat ikus daiteke, publikoak hala eskatzen duenean.

Esparruko arauak

  • Natura guneko langileen jarraibideak bete behar dira uneoro, eta horrelako tokietara bisita egiteko gutxieneko kortesia arauak bete behar dira.
  • Parketxearen barruan ezin da arineketan egin, oihu egin, jan eta edan.
  • Ezin da ezer lurrera bota, ez barruan ez kanpoan. Horretarako, zaborrontziak eta edukiontziak daude.
  • Debekatuta dago erretzea esparru guztian.
  • Erakusketetako elementuak eta altzariak kontuz erabili behar dira, eta ezin daitezke lekuz aldatu.
  • 8 urtetik beherakoak heldu batekin joan behar dira.
  • Errespetatu gela bakoitzeko gehienezko lekuak.

 

Piknika eta barbakoa
Piknika eta barbakoa

Piknika eta barbakoak

     

Zona picnic y barbacoa
Zona picnic y barbacoa
Piknika eta barbakoa
Piknika eta barbakoa

JENDAURREKO ARRETA 

Harremana

Telefonoa: 945 38 69 64 

e-posta: parketxe.aizkorriaratz@gmail.com 

Ordutegia

Neguan (urritik martxora):

  • Asteartetik ostiralera, 9:00-15:00
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan, 10:00-14:30 eta 15:30-17:30

Udan (apiriletik irailera):

  • Asteartetik igandera, 10:00-14:30 eta 16:00-19:00


Erabilera publikoko ekipamenduak


Proiektuak


monte aratz

Aratz mendira igoera

Ibilbidearen deskribapena

10 kilometroko ibilbide lineala da, ibilbidea Araian hasi eta amaitzen da , Ajuria-Urigoitia fabrikatik edo Aizkorri-Aratz parketxetik.

 Pagadi batetik barrena Askasadoiko zelaietara eramango gaitu, Aratz mendiaren oinetan,   puntu horretan eskuinera egingo dugu, Aratzera igotzeko.

aratz

DATUAK

Zailtasun ertain handia
Denbora

  2h.

Malda

  841 m.

Distantzia

 5 km (ida)

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Aratzen sekretuak

PR A 3012

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Santa Marinako bidea (Elgeako lepoa)

SL A 3007

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Zirauntza ibaiaren sorburua

SL A 3006

Ikusi gehiago

SL A 3006. El nacedero del río Zirauntza

Zirauntza ibaiaren sorburua

SL A 3006

Ibilaldi eroso eta polita, pago eta haritzen baso batetik barrena, naturara hurbiltzen gaituena, une oro Zirauntza ibaiaren urak lagunduta.

Bide osoa ongi seinaleztaturik dago, eta SL-A 3006 dioten (lehen SL-A 14) adierazleei kasu behar diegu, kolore zuri eta berdez hornituta.

Ibilaldiaz gozatzeko garairik onena udaberria eta udazkena izan daitezke, ura erruz dagoelago, eta zuhaitzen koloreek ñabardura ugari dituztelako.

Zirauntza

DATUAK

Zailtasun txikia
Denbora

  1h. 20min.

Malda

  308 m.

Iraupena

  3,8 km.

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Lezeko kobazuloa (Egino-Ilarduia)

SL A 3005

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Santa Marinako bidea (Elgeako lepoa)

SL A 3007

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Aratz mendira igoera

Ikusi gehiago

SL A 3007. Camino de Santa Marina (Collado de Elgea)

Santa Marinako bidea (Elgeako lepoa)

SL A 3007

Bidezidorra Marieta-Larrintzar herritik abiatzen da, Iturraro izeneko errekaren ondoan. Toki horretan, Santa Marina baselizaraino eramango gaituzten jarraibideei kasu egingo diegu. Bidezidorrak ameztien artetik eramango gaitu, Uribarri-Ganboako urtegia ikusten dugula, Santa Marina baselizaraino, 800 metroko garaieran. Iturri bat, borda bat eta pago erraldoiak aurkituko ditugu baselizaren alboan eta, haatik, leku eder-ederra da.

Jaitsiera, berriz, Marina errekaren ezkerraldetik doan ordezko bide bati jarraiki egingo dugu.

DATUAK

Zailtasun txikia
Denbora

  1h. 

Malda

  220 m.

Iraupena

  3,14 km.

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Done Jakue bidea

Zegama-Agurain

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Zirauntza ibaiaren sorburua

SL A 3006

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Aratz mendira igoera

Ikusi gehiago

SL A 3005. Cueva de la Leze (Egino-Ilarduia)

Lezeko kobazuloa (Egino-Ilarduia)

SL A 3005

Eginotik edo Ilarduiatik abiatuta, belardiak eta soroak zeharkatzen dituen malda leuneko bidezidor batetik ibiliko gara. Bidean, Entziako mendilerroaren ikuspegi ederrez gozatuko dugu, batetik, eta Eginoko haitzez, bestetik. Eginon, oso ezagunak dira monolito ikusgarriak, eskalada zaleen gozagarri.

Cueva de la leze

DATUAK

Zailtasun txikia
Denbora

  1h 15min

Malda

  225 m.

Iraupena

  3 km.

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Lezeko itzulia

PR A 3011

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Aratzen sekretuak

PR A 3012

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Zirauntza ibaiaren sorburua

SL A 3006

Ikusi gehiago

PR A 3012. Secretos del Aratz

Aratzen sekretuak

PR A 3012

 

Aizkorri-Aratzeko parke naturaleko Araiako parketxetik hasten da zidorra. Parketxearen atzetik doan bidezidorra hartuko dugu, sorburura bidean. Sorburura iritsi aurretik, Allondo zubiraino igotzen diren egurrezko eskaileretatik egingo dugu. Gorrien mendiraino doan mendibide batetik jarraituko dugu, eta mendibidean bertan dauden bi harri handiren artetik igarota, Atabarrateko lepora eramango gaituzten marka hori eta zuriei erreparatuko diegu. Marka horizontal horiak eta zuriak baliatuko ditugu Allaitz mendiraino heltzeko, Allarteko lepora jaitsi eta, gero, Imeleku mendiaren magalaren erdiraino igotzeko. Marka horiak eta zuriak ikus ditzakegu Aratz mendiaren magaletik zehar, Askasadoiko zelaietaraino, lehenengo, eta Leizarrateraino, geroago. Toki horretatik, Zumarraundira joango gara eta, han, ezkerretara egingo dugu, Iturriozko iturrirantz. Marka horiak eta zuriak baliatuz jaitsiko gara Ajuria Urigoiti fabrikaraino, eta beste 200 metro egingo ditugu parketxera iritsi arte.

DATUAK

Zailtasun ertain handia
Denbora

  4 h.

Malda

  735 m.

Iraupena

  14,5 km.

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Lezeko itzulia

PR A 3011

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Lezeko kobazuloa (Egino-Ilarduia)

SL A 3005

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Aratz mendira igoera

Ikusi gehiago

PR A 3011. Vuelta a la Leze

Lezeko itzulia

PR A 3011

Lezeko kobazuloaren ezkerraldetik doan bidexka, izen bera duen mendiaren oinean dagoen Olanoko leporaino igotzen dena. Toki horretan, kolore horiko eta zuriko marka horizontalei jarraituz, Arbara mendiko antenaraino jarraituko dugu, eta bertatik “iturri zuriraino” jaitsiko gara. Iturriari horrela deritzo urak ertzetan uzten duen kolore bereziagatik, sulfatoetan aberatsa delako eta usain berezia duelako. Toki horretan, Artzanegi mendiaren leporaino igo, eta bailarako ikuspegi ederraz gozatuko dugu. Lepotik, Lezera berriro eramango gaituen jaitsierako bideari ekingo diogu.

DATUAK

Zailtasun ertain txikia
Denbora

  3h.

Malda

  350 m.

Iraupena

  8,2 km.

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Galarreta eta Zalduondoko ehunka urtetako haritzak

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Aratzen sekretuak

PR A 3012

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Lezeko kobazuloa (Egino-Ilarduia)

SL A 3005

Ikusi gehiago

Robles centenarios de Galarreta y Zalduondo

Galarreta eta Zalduondoko ehunka urtetako haritzak

Galarreta eta Zalduondo artean dauden haritz handi gehienak haritz kandugabeen (Quercus petraea) ale lepatuak dira. Zuhaitz horiek inausi egin zituzten urte askotan eta, horren eraginez, enborra neurriz kanpo loditu zitzaien. Zuhaitzak ikatza egiteko lepatu ziren, eta haien adaburuen azpian abereak zeuden bazkatzen.

Beraz, zuhaitzez hornitutako larratze eremua izango zen, hau da, abeltzaintza eta basogintza batera landuko ziratekeen esparrua.

Robles centenarios

Bi ale berezi

Haritz guztien artean, badira bi oso bereziak direnak.

“Galarretako aitona” (Donemiliaga), 8 metrotik gorako perimetroa duena, eta “Beorlatzako haritza” (Zalduondo), 7,5 metrotik gorako ale hibridoa.

Lehenengoari dagokionez, Euskal Herriko perimetro handieneko haritza izan daitekeela esaten da. Bigarrenari gagozkiola, bere enbor hutsaren barruan dozena bat pertsona baino gehiago sartzen direla esaten da.

 

Zuhaitz zaharrak zaintzen

Gaur egun, zuhaitzak ikatza ateratzeko lantzen ez direnez, Arabako Foru Aldundia arduratzen da zuhaitz lepatu baliotsuenen aleak zaintzeaz. Horretarako, zuhaitz zaharren kontserbazioan adituak diren teknikariek inausketa selektiboak eta soiltzeak egiten dituzte zuhaitzetan bertan eta haien inguruan, beste ale batzuen lehia murrizteko helburuz.

Gainera, zuhaitz horiek hiltzen direnean, ez dira basotik kentzen eta biodibertsitatearen gordailu izaten jarraitzen dute, haien zura habitat edo elikagai gisa erabiltzen baitute organismo askok: onddoak, iratzeak, intsektuak, hegaztiak, anfibioak, narrastiak, ugaztun txikiak…

 

Sarbideak

Galarreta eta Zalduondo Arabako ekialdean daude, Arabako Lautadako Kuadrillan eta erraz irits daiteke herri horietarano A1 autobidetik. Aizkorri-Aratzeko parke naturalera sartzeko atariak dira, eta bertako basoetan barrena ibiltzeko hainbat ibilbideren abiapuntua.

DATUAK

Zailtasun txikia
Denbora

  2h.

Malda

  250 m.

Iraupena

  6,2 km.

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Inaziotar bidea

Arantzazu-Araia

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Durruma - Zalduondo

GR 25 - 3. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Lezeko itzulia

PR A 3011

Ikusi gehiago

GR 25. San Millán de San Román – Zalduondo. (Etapa 3)

Durruma - Zalduondo

GR 25 - 3. etapa

Entziako mendilerroko harkaiztegi izugarriaren azpian, ameztietan barrena, Urabainerantz abiatuko gara eta, ondoren, Lezeko parkerantz joko dugu. Haitzuloaren ondotik igaro ondoren, GR 25 ibilbideak Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren norabidean edo lurretan barrena jarraitzen du, Zirauntza ibaiaren sorburu ederrera iritsi arte, Araiako herriaren gainetik. Etapa horren amaieran, Erdi Aroko Zalduondo hiribildua eta bertako oinetxe eta jauregi ederrak aurkituko ditugu.

San Millán de San Román – Zalduondo

0 km: DURRUMA

Entziako mendilerro ikaragarriaren azpian, hego-ekialderantz abiatuko gara eta, lasterrera, amezti batean sartuko gara. Ia denbora guztian soilgune batetik joango garela, ekialderantz egingo dugu lehenik eta behin eta, gero, iparraldera egingo dugu bat-batean, Urabaingo biztanlegune txikira iritsi arte.

3 km: URABAIN

Urabainetik irtengo gara N-1 errepidearen paraleloan ekialderantz doan lurzatitik, autobidearen azpitik igarotzea ahalbidetuko digun pasabidearen bila, eta bide horretatik metro batzuk autobidearen paraleloan egin ondoren, iparralderantz biratuko dugu Ilarduiara hurbiltzeko. Ilarduia ezkerretara utzi eta Lezeko parkera iritsiko gara.

San Millán de San Román – Zalduondo

6,4 km: LEZEKO PARKEA

Lezeko parkean, atsedenlekua dago. Handik, ipar-mendebalderantz egingo dugu eta gaztandegi baten ondotik igaroko gara. Bidezidorrak norabide horretan jarraitzen du, eta gure ezkerretara geratuko diren Arrazpiko harrobi zaharren inguruetara iritsiko gara.

9,3 km: ARRAZPIKO HARROBIAK

Etxalde txiki baten paretik igaro ondoren, bidezidorra igotzen doa ustiapen hidroelektrikoko presa zaharrera iritsi arte; handik ubide zaharrari jarraitzea besterik ez da sorbururaino iristeko.

11,8 km: ZIRAUNTZA IBAIAREN SORBURUA

Zirauntza ibaia presaren azpian egokitutako pasabidetik zeharkatuko dugu, eta San Migel haitzaren inguruetaraino eramango gaituen ubideari jarraituko diogu, haitza ezkerretara utzita. Geroago, Marutegiko gailurrean dagoen gaztelu zaharraren aurriek  toki horren garrantzi estrategikoaren berri ematen digute, San Adriango galtzadaren ondoan.  

16 km: MANDOBIDE

Mendebalderantz eginda, Mandobidera iritsiko gara. Toki horretan, GR 25 eta Done Jakue bidea elkartzen dira, baina berehala banantzen dira eta Zalduondon berriz ere elkartu.

20 km: ZALDUONDO

Etaparen amaieran, Erdi Aroko Zalduondo hiribildua eta bertako oinetxe eta jauregi ederrak aurkituko ditugu.

DATUAK

Zailtasun ertain handia
Denbora

  6 h. 15 min.

Malda

  587 m.

Iraupena

  20 km.

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Done Jakue bidea

Zegama-Agurain

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Inaziotar bidea

Arantzazu-Araia

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Galarreta eta Zalduondoko ehunka urtetako haritzak

Ikusi gehiago

Camino Ignaciano. Aranzazu-Araia

Inaziotar bidea.

Arantzazu-Araia

Etapa hori Arantzazuko santutegian hasten da, eta Aizkorri-Aratzeko parke naturaletik barrena igarotzen da ia osorik. Gipuzkoako eta Arabako lurretatik zehar doazen ibilbide ugarik zeharkatzen dute eremu hori eta, beraz, ibilbide laburreko eta luzeko bidezidorrak eta tokiko bidezidorrak aurkituko ditugu gure ibilbidean.

camino ignaciano

0 km: ARANTZAZU

Etapa hori Arantzazuko santutegian hasten da, eta Aizkorri-Aratzeko parke naturaletik barrena igarotzen da ia osorik. Gipuzkoako eta Arabako lurretatik zehar doazen ibilbide ugarik zeharkatzen dute eremu hori eta, beraz, ibilbide laburreko eta luzeko bidezidorrak eta tokiko bidezidorrak aurkituko ditugu gure ibilbidean.

Santutegitik Aizkorrira igotzeko ohiko ibilbidetik abiatuko gara, GR 121etik, Gipuzkoako Itzulia, GR 282tik, Artzaintzaren Bidea eta GR 283tik, Gaztaren Ibilbidea, Erroiti izeneko iturriaren ondotik igaro eta pagadi trinkoen artetik igoko gara Urbiara iritsi arte.

4,6 km: URBIA

Urbiako zelaietatik, hau da, baseliza eta ostatua dauden tokitik, Aizkorriko mendigunearen irudia ikusiko dugu gure ezkerrean, eta haren paraleloan jarraituko dugu bidetik, Aizkorriko estazio megalitikoa osatzen duten tumulu eta trikuharri batzuetara hurbildu arte. Pagadi batean sartuko gara eta, laster, GR 12rekin bat egingo dugu, host Euskal Herriko Zidorrarekin. Pagoen gerizpean eta malda txikiko bide erosoetatik barrena, Portuzarraraino iritsiko gara.

10 km: PORTUZARRA

 

Alto de la Horca ere deritzon toki estrategiko honetan, Barrualdeko Done Jakue bidearekin topo egingo dugu, San Adrianetik Agurainera doan tartean, eta orain arte bidelagun izan ditugun ibilbide handiko bidezidorrei agur esango diegu. Aurrerantzean, PR-A 3012 bidearekin bat egingo dugu eta, Aratz mendiaren magaletik barrena, behera egingo dugu San Migel mendiaren oineraino.

 

14,3 km. SAN MIGEL

Aurrerago, GR 25 ibilbideari, Arabako Lautadako Itzuliari, lotuko gatzaizkio, eta handik gutxira Ajuriako fabrikara iritsiko gara. Ajuriako siderurgia enpresa zaharra inguru horretako garapenaren eragile nagusietako bat izan zen. Minutu gutxi batzuetan, Araiako herrigunera iritsiko gara eta San Pedro elizaren ondoan etapa amaitutzat emango dugu.

DATUAK

Zailtasun ertain txikia
Denbora

  5 h. 50 min.

Malda

  772 m.

Iraupena

   16,5 km.

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Done Jakue bidea

Zegama-Agurain

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Durruma - Zalduondo

GR 25 - 3. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Galarreta eta Zalduondoko ehunka urtetako haritzak

Ikusi gehiago

Camino de Santiago. Zegama-Salvatierra

Done Jakue bidea

Zegama-Agurain

Zegamako herrigunetik abiatuko gara, Aizkorri-Aratzeko parke naturalean barrena. Garai bateko bidaiariek igarobide zailtzat eta arriskutsutzat zuten beren kroniketan, bidelapurrez beteriko eremua baitzen. Gaur egungo erromesentzat, aldiz, askoz ere bide irisgarriagoa da, baina sasoiz egon beharko dute etapa polit honen desnibelari aurre egiteko

Camino de Santiago.

0 km: ZEGAMA

Zegamako herrigunetik abiatuko gara, Aizkorri-Aratzeko parke naturalean barrena. Garai bateko bidaiariek igarobide zailtzat eta arriskutsutzat zuten beren kroniketan, bidelapurrez beteriko eremua baitzen. Gaur egungo erromesentzat, aldiz, askoz ere bide irisgarriagoa da, baina sasoiz egon beharko dute etapa polit honen desnibelari aurre egiteko.

7,8 km: SAN ADRIAN

Erromesen ospitale zaharra izan zen Espiritu Santuaren baseliza igarota, antzinako galtzada San Adriango tunel ospetsuan sartzen da. Gune hori historiaurretik populaturik egon da, eta Erdi Aroan Nafarroako Erresumako gaztelu bat aurkitu zuten bertan. Gaur egun, tunelaren barruan dagoen baseliza eraiki berria da, Erdi Aroaren egon zen baselizaren leku berean.

Tunela zeharkatu ondoren, galtzada pagadi handi batera iristen da. Adi ibiltzea komeni da, Ezkaratzako iturria oharkabean ez geratzeko. Iturri hori bidearen ezkerraldean dago, eta udan ere urez hornitzeko aukera emango digu.

Camino de Santiago.

9 km: PORTUZARRA

 

Portuzarra edo Alto de la Horca izenez ezagutzen den tokian, gazteluko urkamendietako bat zegoen, gaizkileei bizia kentzeko. Gaur egun, Arabako lurretan sartzen garela adierazten digu bidegurutze horrek. Bertan, bidezidorrei buruzko seinaleak aurkituko ditugu. Horien artean, erromesen beste ibilbide bat nabarmentzekoa da: Inaziotar bidea.

Zalduondora iritsi baino lehentxeago, Aistrako San Julian eta Santa Basilisa baseliza erromanikoa aurkituko dugu ezkerrean. Baseliza horri datxekion nekropolian egindako lan arkeologiko batzuetan, erromes baten gorpua aurkitu zuten; erromes maskorra zeraman soinean eta horrek esan nahi du Santiagotik bueltan zetorrela.

16,3 km: ZALDUONDO

Zalduondon, Lazarraga-Ametzaga jauregian dagoen museoak bertako kultura eta historiaren erakusketa eskaintzen digu.

Errepidetik jarraitu behar da, arreta handiz, hegoalderantz. Ordoñanako etxeetara iritsi aurretik, gure eskuinera, San Millan baseliza geratzen da. Errepidetik jarraituz, San Lazaro ospitale zaharrak ongietorria egingo digu Aguraingo hiribildura.

DATUAK

Zailtasun ertain handia
Denbora

  6 h. 

Malda

 895 m.

Iraupena

  22 km.

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Inaziotar bidea

Arantzazu-Araia

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Durruma - Zalduondo

GR 25 - 3. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Santa Marinako bidea (Elgeako lepoa)

SL A 3007

Ikusi gehiago

Nordic Walking o Marcha nórdica

Nordic Walking edo Iparraldeko ibilketa

Ipar ibilketa edo ‘Nordic Walking’ delakoa aire zabaleko ariketa da, mendira joateko makilen antzekoak erabiliz. Hala ere, Ipar ibilketakoetan, heldulekua ergonomikoa da eta makila eskuari lotuta eramateko esku uhala dauka.

 

Nordic Walking deritzon jarduera teknika egokiz gauzatu behar da, gure gorputzak ahalik eta onurarik handiena har dezan. Baldintza hauetan oinarritzen da, oro har:

 

  • Besoen eta oinen mugimenduak txandakakoa izan behar du, diagonalean, oinez ibiltzean bezala.
  • Makila batek eta oin batek, gutxienez, etengabe ukitu behar dute lurra.
  • Heldulekuari “ito” gabe eutsi behar zaio.
  • Bastoia pelbisaren lerroaren atzetik bultzatu behar da.
  • Makila lurrean iltzatu edo segurtasunez bermatu behar da, egiazko bultzada emateko. Gutxi gorabehera, 60 graduko angelua osatu behar du

 

Arabako Lautada Nordic Walking du izena Arabako Lautada eskualdean dauden Iparraldeko Ibilketako zentroen multzoak. Munduko Nordic Walking sare zabalena osatzen duten zazpi ibilketa zentro dira. Besteak beste, Nordic Walking Asparrena zentroa dugu Aizkorri-Aratzeko Parke Naturalaren inguruetan, eta 5 ibilbide eskaintzen ditu.

 

Argibide gehiago

Agurain Eskualdeko Turismo Bulegoa

  • Kale Nagusia 8, 01200 Agurain (Araba)
  • Tel.: 945 302 931

Arrazpi Berri Kiroldegia

Beste ekintza batzuk

Ruta cercana

Familiarentzako turismoa

Ikusi gehiago

Escalada

Eskalada

Natur parkearen barruan, Eginoko eskalada eskola dago, hots, gune babestuaren barruan, eskalatu daitekeen Arabako toki bakarra. Eskalada eremua hainbat sektoretan banatuta dago, eta bide ugari ditu.

Hona hemen bere ezaugarrietako batzuk:

  • Zailtasun-maila: IV eta 7 artean, 30 m-tik 200 m-ra bitarteko altuera duena bide batzuetan
  • Arroka: kalitatezko kareharria, askotariko heldulekuekin: zuloak, ur tantak, erromoak...  Zati malkartsuagoak dituzten bide etzanak.
  • Ekipamendua: Parabolt direlakoak eta mosketoidun elkarguneak.
  • Orientazioa: hegoaldea. Tarte batzuetan, gerizpea dago udan.
  • Ura/Zerbitzuak: Lezeko atsedenlekuan.
  • Sarbidea: monolitoen gunera iristeko, aparkalekua eta piknik gunea daude Lezeko atsedenlekuan. Gainontzeko esparruetara iristeko, Eginoko herritik joatea gomendatzen da.

Murrizketak

  • Parke Naturalaren barruan ezin da kanpaldirik egin
  • Lezeko zuloaren inguruan ezin da eskalatu otsailaren 1etik uztailaren 31ra bitartean.
  • Eginoko haitzetan (Pareta Gorria sektorea. Usoa deritzon sektoretik Pareta Gorriraino, bietan ere), ezin da eskalatu apirilaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean.

Eskalatzeko mugak Egino

BEste ekintza batzuk

Ruta cercana

Nordic Walking edo Iparraldeko ibilketa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Familiarentzako turismoa

Ikusi gehiago

Codigo etico

Turismo arduratsua

"Turista arduratsuaren gida" aholku-gida praktikoa da, eta lagungarria egingo zaizu bidaia aberasgarri eta jasangarriez gozatzeko.

Deskargatu gida

 

Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan ezarritako 17 helburuetan, Turismorako Munduko Kode Etikoan (Turismoaren Mundu Erakundea) eta Turismo Jasangarriaren Mundu Gutunean (ST+20) oinarritzen dira aurkezten dizkizugun aholkuak:

  • 1. Zure eskubideak ezagutu
  • 2. Sustatu tokiko garapena
  • 3. Langileei egoki tratatzea sustatu
  • 4. Errespetatu aniztasuna
  • 5. Gozatu tokiko kulturaz
  • 6. Lagundu ondarea kontserbatzen
  • 7. Lagundu ingurumena zaintzen
  • 8. Aukeratu produktu eta zerbitzu jasangarriak
  • 9. Erabili garraio jasangarria
  • 10. Izan zaitez turista arduratsua

TURISMOAREN KODE ETIKOA

 

Turismoaren Kode Etikoak ekintza eta konpromisuen katalogo bat eransten du eta bere helburua turismo-eragile guztiek euren egunerokotasunean ardura sozialak eta ingurumen-jasangarritasuna eta baita ekonomikoa ere barneratzea da. Horretarako Turismoaren Munduko Erakundeak garatutako munduko kode etikoaren printzipioak onartu ditu, baita Nazio Batuetako 2030 Ajendaren Garapen Jasangarriaren helburuak ere. Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren garapenean euskal berezitasunak eta gure kulturaren ezaugarri propioak erantsi dira.

 

Kode etikoa deskargatu
 


geologia aratz

Geologia

ARRIKRUTZEKO KOBAZULOA

Arrikrutz kobazuloa Gesaltza-Arrikrutz sistema karstikoaren barruan dago. Egitura horrek elkarri lotutako 14 kilometro galeria ditu eta 6 estai karstiko gainjarri. Aizkorriko mendigunean dago, itsas mailatik 400 bat metrora; Gipuzkoako barrunberik handiena da eta jendearentzat zabalik dagoen kobazulo bakarra.

Behe Kretazeoko kareharrietan (154 eta 96 milioi urte artean). garatu den kobazuloa da Arrikrutzekoa. Bisita 53. galerian egiten da, hain zuzen Arrikrutz kobazuloaren ekialdeko eremuan, eta galeria fosila eta Aldaola ibaiaren antzinako hustubidea da.

Arrikrutzeko aurkikuntza arkeologiko eta paleontologikoak ere garrantzitsuak dira (leize hartz baten hezurdura osoa, lehoinabar edo haitzuloetako lehoi baten hezur eta garezurren arrastoak eta hartzen aztarnategia).

Argibide gehiago: http://www.xn--oatiturismo-1db.eus/es/listings/ibilbide-geologikoa/

 

CUEVA DE ARRIKRUTZ
CUEVA DE ARRIKRUTZ
CUEVA DE ARRIKRUTZ

LEZEKO KOBAZULOA

Lezeko kobazuloa haitzulo handia da, 80 metroko garaiera duena, eta Altzania mendilerroaren mendigunea iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du. Erdi eta Goi Albiarreko Egino eraketari atxikitako sakonera txikiko itsas plataformako kareharri mikritikoetan sortu da eta fosil ugari ditu.

Haitzulo hori Lezeko zuloa deritzogun haranetik dabilen uraren berezko hustubide gisa sortu zen. Kobazuloaren barrutik dabilen Artzanegi ibaia sistema karstikoa zeharkatzen joan zen eta lurrazpiko ibai bilakatu zen kobazuloaren sarreran irten arte. Endokarstaren barruan, hainbat ur jauzi ikus daitezke, sarrerako zuloaren eta irteerakoaren artean dagoen desnibel handi-handia gainditzeko.

Honako hau adibide bikaina dugu hodi karstikoek, batzuetan, kanpoko ur ibilguak (ibaiak) bideratu dezaketela ikusteko ibilgu horren tarteren batean. Lezeko kobazuloan disoluzio karstikoaren ezaugarriak (ganga formako sabaiak, kasurako) eta ibaiak eragindako higadura larria antzeman daiteke.

CUEVA DE LA LEZE

URBIAKO SAKONUNEA

 

Urbiako sakonunea Aizkorriko mendigunearen erdialdean dago, gunerik garaienean, Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Orokorraren barruan. Eremu zapala da, oinplano obalatukoa eta luzanga, ipar-mendebaldetik hego-ekialderanzko norabidean, 4 kilometrotik gorako luzera eta kilometro beteko zabalera duena, 300 metro baino gehiagoko desnibela duten erliebe zakarrez inguratua. Sakonunearen iparraldeko esparruak hondo lau eta irregularra du, eta Behe Kretazeoko kareharri tupatsu eta buztintsuen gainean datza. Errekasto mehar-mehar batek zeharkatzen du sakonunea. Errekatxo horren ura hegoaldean galtzen da, hustubide batetik eta, handik, lurrazpiko zirkulazio-sistema batera isurtzen da. Sistema hori Araiako iturburuan , Araban, irteten da kanpoaldera.

Urgondarreko uharri kareharriak hedatzen dira sakonunearen hegoaldeko eremuan, eta horien gainean, eite karstiko ikusgarriak garatzen dira. Hainbat tamainatako dolinak, arrakalak, hustubideak eta lapiazak antzeman daitezke, multzoak era bereko itxura duelarik, oso edertasun bitxiko egiturak sortuta.

Kubeta erraldoi honen sorrera, ziur aski, konplexua da, eta unitate nagusien egiturazko lerrokatzeak eta litologiak baldintzaturik dago, nahiz eta zalantzarik ez dagoen kareharrien disoluzio karstikoak eragin handia izan zuena. Disoluzio horren ondorioz, gaur egun, deskaltzifikatutako buztin geruza lodi batek estaltzen du sakonunea, eta halaxe sortzen da toki horretako zelai berdeen ohiko paisaia.

 

URBIA
urbia

ARETXABALETA ETA ESKORIATZAKO ITURBURU SUFRETSUAK

Iturburu guztiak Weald fazieari (Barremiarra) lotuta daude. Fazie horri dagokionez, ebaporitak (igeltsuak eta gatzak) ohikoak dira, baina iturburu bat ere ez da termala.

Sufrea eta oxigenoa elkartzen direnean sortzen da sulfatoa. Aretxabaleta eta Eskoriatzako arroketan (Weald faziea) igeltsuz osaturiko geruza txikiak hareharri eta kareharrien artean tartekaturik ageri da. Ezaugarri hori ez da lurrazalean ikusten, baina zorupetik igarotzen eta iturburuetatik ateratzen den urak zeharkatzen dueneko lurraren edo lurzoruaren ezaugarrien berri ematen digu; izan ere, urak ukitzen dituen materialak higatu eta/edo desegin egiten ditu eta kanpoaldera garraiatzen ditu. Arrokaren barruko gune batzuetan, pirita edo burdin sulfuroa ere agertzen da.

Edonola ere, Eskoriatzako eta Aretxabaletako arroketan, geruza txikietan ageri dira tartekaturik, igeltsuarekin batera.

MANANTIALES SULFUROSOS DE ARETXABALETA Y ESKORIATZA

EGINOKO KAREHARRIAK

 

Eginoko kareharriek kareharrizko horma handi eta bereizgarria osatzen Arabako Lautadan, Egino herriaren parean. Ilarduiako ebakian, eraketak kareharri gris zurixkez osaturiko geruza du, 600 metro zabal eta itxura masibokoa, organismo eraikitzaileak ugariak direlako bertan, kasurako, errudistak eta koralak. Fosilen edukiaren arabera, unitate horren datazioa Goi Albiarrekoa eta Erdi Cenomaniarrekoa da.

Uharri eremu horiek plataformaren deposizio sistemaren baitako esparru ez oso subsideenteetan garatu ziren, haustura sakonei edo, bestela, jatorri diapirikoko gainaldeei lotuta.

Paisaian haran txikiak sorrarazten dituzten I-H norabideko tokialdatze txikiko faila batzuen eraginpean dago eraketa.

Morfologiaren ikuspegitik, deigarriak dira hormatzarraren aurrealdearekiko paraleloa den geruzapen ia bertikalaren eredura eratu diren monolitoak. Horietako batzuk 50 metrotik gorako garaiera dute eta Eginoko eskalada eskola ezaguna osatu dute.

 

Egino

GESALTZAKO HUSTUBIDEA

Gesaltza-Arrikrutz egitura karstikoa guztiz lotuta dago eta 14 kilometroko garapena du. Gesaltzako ahoa Arantzazu ibaiaren ibilguaren hustubide handia da eta, haitzulo karstikoen sarearen bidez, ibaiak ibilbidearen zati bat egiten du. Dolina erdizirkularraren erako hustubidea da, 0,82 km2-ko azalera du eta emari handia, hainbat m3/s-koa, Arantzazu ibaia uhaldian dagoenean.

Gesaltzako hustubideak hainbat estai ditu, galeria aktibo bat eta zenbait galeria fosil dituela. Ibilguan, hareharrizko bloke handiak eta jalkin hareatsuak ikus ditzakegu, ziur asko, gaur egun galduta dauden goiko geruza tertziarioen higaduraren eraginez. Ibilguan zehar, hustubidearen barrualdean, terraza itxurako ibai metaketak ikus daitezke, eta horiei esker, kobaren hainbat ureztatze aldi berrosa ditzakegu. Sarreraren neurria (50 metroko altuera eta 18 metroko zabalera) eta barrualdearen geologia direla eta, honako hau Gipuzkoako hustubide handi eta ikusgarrienetako bat da.

Haitzuloaren barruan, babestutako espezieak aurkitu dira. Gaur egun, Arantzazu ibaia ehunka metro gorago desbideratzen du Oñatiko Urjauziak udal enpresak ustiapen hidroelektrikoa egiteko eta, horren ondorioz, hustubideak euri sasoian eta uhaldietan baino ez du eginkizunik.

SUMIDERO DE GESALTZA
SUMIDERO DE GESALTZA

ARANTZAZUKO ARROILEKO ITURBURUAK ETA GALERIAK

Arantzazuko iturburu eta hustubideak santutegiaren eta Arrikrutz kobazulo turistikoaren artean daude. Horien interes nagusia Gesaltza ibaiaren sistema hidrogeologikoan datza, eite karstikoen adibide bikainak baititu (iturburuak, leizeak, galeriak, etab.). Uraren jokamoldearen adibide bikaina da sistema karstiko batean, bai erregistro fosilean, bai gaur egun.

Arroila, oso-osorik, Aizkorri lurpeko ur masarena da, zehatzago esanda, Iritegi azpiunitatearena, eta arroilean dagoen iturburu nagusiaren izena ere bada. Azpiunitate horrek hainbat isurbidez osatuta dago, eta horiek aktibatzen dira maila freatikoa akuiferoan igo ahala.

Aizkorriko mendilerro osoan gertatzen den bezala, uraren birkarga euriaren iragazketatik dator, inoiz elurraren iragazketatik, bai eta metakin karbonatatuetan isurtzen direneko iragazkortasun txikiko arroetan sortutako jariatze uretik, hustubideetan iragazten baita. Ur hori guztia iturburuetatik ateratzen da.

Arantzazu (edo Gesaltza) ibaiak ohiko portaera karstikoa du. Ibilguan zehar agertzen eta desagertzen da, baldintza hidrologikoen arabera. Agorraldian, ibilgu ia osoa lehor dago, Iritegiko iturburuaren ekarpena jaso arte. Gune horretatik aurrera, ibaiak ur emaria dakar, baina emari hori gutxituz doa, ibilguaren errekarrietan erabat galtzeraino, Gesaltzako haitzulo-hustubide erraldoira iritsi aurretik. Uhaldietan, aldiz, ibaiak emari handia dakar, eta uhar indartsu gisa iristen da hustubide, bertan, uraren maila izugarri igotzen dela.

SURGENCIAS Y GALERÍAS DEL CAÑÓN DE ARANZAZU
SURGENCIAS Y GALERÍAS DEL CAÑÓN DE ARANZAZU

Argibide gehiago

Ruta cercana

Paisaia, flora eta fauna

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Herriak eta kultura

Ikusi gehiago