casa del parque eu

casa del parque

Bisita gaitzazu

Piknika eta barbakoa

Aizkorri-Aratzeko parke naturalak 3 parketxe ditu, 2 Gipuzkoan eta 1 Araban. Araban, Araia herrian dago parketxea edo Mitxarro Museoaren Etxea. Sarrera nagusia A-1 errepidea da, 385 irteera hartuta A-3010 errepiderantz. Parketxea herriaren iparraldean dago, Intutxi kalearen amaieran. Eraikina, zaharberritutako zentral hidroelektriko zaharra da eta erraz identifika daiteke; inguruan aparkaleku txikia dago.

 

Bisitariei arreta emateko ordutegia eta harremanetarako datuak hauexek dira:

 

Ordutegia:

Neguan (urritik martxoa):

  • Asteartetik ostiralera, 9:00-15:00
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan, 10:00-14:30 eta 16:00-18:00

Udan (apiriletik irailera):

  • Asteartetik igandera, 10:00-14:30 eta 16:00-19:00

Oharrak: astelehenetan itxita.

 

Parketxearen ondoan, mahaiak eta bankuak dituen esparru bat dago. Parketxetik 120 metrora, Ola-Zar frontoiak barbakoak eta estalpeko mahaia erabiltzeko aukera ematen du. 

Zona picnic y barbacoa
Zona picnic y barbacoa

Piknika eta barbakoak

     

Zona picnic y barbacoa
Zona picnic y barbacoa
Zona picnic y barbacoa
Zona picnic y barbacoa